17/5/09

Antsoainen Kantuz. Maitzaren 17-an

16:47 |

ANTSOAINEN KANTUZ: jalgi hadi plazara!

2009ko maiatzaren 17an “Antsoainen kantuz” izeneko egitasmoari hastapena eman zion herritar talde batek. Udaletxeko plazan jende andana batzartu zen eta handik honat akordiolari baten laguntzaz, karrikaz-karrika ibili ziren. Herriko plaza batera heldu, bertan gelditu eta lauzpabortz abesti kantatu ondoren, bertze plazara abiatzen ziren jendea atxikitzen zen bitartean. Arrikulunka Elkarteko gibelaldean zeudela, argazki bat atera eta hantxe finitu zen kantuen ibilaldia. Elkarte honetan pintxo ugari prestatu zuten, baita eztarriak bustitzeko sagardo ona ere. Orduan berriz ere kantatuz bukaera eman zitzaion Antsoainen kantuz egitasmoari. Hurrengo aldirako prestatzen hasi dira dagoeneko eta nahi duen jendeak parte hartzen ahalko du. Horretarako jakinaraziko da eguna eta tokia. Bitartean, prestatu kantuak eta jalgi hadi plazara.

ESKER MILA AUNITZ.


El pasado domingo 17 de mayo se inauguró la iniciativa popular “Antsoainen kantuz”. A las doce del mediodía, previo anuncio, se reunieron cincuenta personas en la Plaza Municipal. Con la ayuda musical de un acordeonista fueron en "karrikadantza" por distintas calles de Ansoáin y al llegar a las plazas más importantes, los asistentes formaban un corro para cantar cuatro o cinco canciones.
Para finalizar la Sociedad Arrikulunka preparó un suculento aperitivo bien regado con sidra natural para todos los participantes. La iniciativa acabó con nuevas canciones a las dos de la tarde. Este proyecto popular tiene previsto salir una vez al mes para cantar y a alegrar la vida del pueblo, por lo que todas las personas interesadas en esta iniciativa podrán participar. La convocatoria se determinará en una asamblea que se celebrará a tal efecto.

Mil Gracias a todos/as

0 comentarios:

youtube bideoak